top of page

Aurkezpena

Francesca Romana di Nicola harpista italiarrak eta Itziar Lujambio oboejole donostiarrak osatzen dute bikotea. Biek Musikeneko Goi Mailako ikasketak egiten ari zirela topo egin zuten Donostian. Bakoitzak bere bidea jarraitu zuen etapa honen ondoren. Itziar Koloniara abiatu zen bere formakuntzarekin jarraitzera eta Francesca maila nazional eta internazionalean kontzertuak ematen aritu da.

Hiru urte ondoren berriro elkartu dira Euskal Herrian ikasi duten guztia partekatu, aberastu eta elkarrekin errepertorio zabal bat lantzeko.

Lehenengo kontzertuak Donostiako Musika Sakratuaren Zikloan, Hendaiako Udaletxean eta Toulousen dituzte.

Francesca Romana Di Nicola

Italiako A. Casella kontserbatorioan graduatu zen bakarlari interpretazioan espezializatuta eta ohorezko matrikula eskuratuaz. Ikasketak sakontzen jarraitu zuen Fabrice Pierre, Anna Loro, E. Fontane Binoche, Judith Liber, Marie-Pierre Langlamet eta Frederique Cambreling irakasleekin. Harpa zeltikoa eta paraguaykoan ere ikasi zituen Arts Academy jundazioan, Erroman. 2005ean Musikenen ikasketak hasi zituen beka bat eskuratu ondoren eta lau urteetara lizentziatu zen. Irakasleak Frederique Cambreling eta Christine Icart izan zituen. 2006an Teatro Maggio Musicale Fiorentino orkestra akademian beka bat irabazi zuen, Zubin Mehtaren zuzendaritzapean.

Bere karrera profesionalean izen haundiko hainbat orkestra profesionalekin kolabolatu du: Siriako Orkestra Sinfonikoa, italiako Officina Musicale, Orquesta Sinfónica di Pescara, Oviedoko Orkestra Sinfonikoa, Sevillako Ensemble de Musica Contemporánea Zahir, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Pauko Orkestra, italiako Orchestra Regionale Umbra, alemaniako Das neue Orchester eta Ensemble Intercontemporain (Paris). Azken honekin Europan egin zen giran parte hartu zuen Pierre Boulezen zuzendaritzapean, areto ezagun askotan kontzertuak emanaz. Adibidez, Luzernako KKL, Pariseko la Salle Pleyel, Prinzenregententeathe, Amsterdameko Concertgebouw eta Londreseko Royal Festival Hall.

Itziar Lujambio Ernabide

Francisco Escudero Kontserbatorioan Erdi Mailako oboeko ikasketak burutu ondoren, Musikenen hasi zituen Goi Mailako ikasketak Juan Manuel Lumbreras, Manuel Angulo, Alexey Ogrintchouk eta Christian Wetzelekin, 2010ean titulatuaz. Jarraian Gipuzkoako Foru aldundiak bekatuta, Hochschule für Musik und Tanz Köln ikastetxean perfekzionatu zituen ikasketak Christian Wetzelekin, bakarlari eta ganbera musikan espezializatutako masterra eskuratuz. Ingo Gorintzki eta Thomas Indermühle maixuekin ere masterclassak hartu izan ditu.

 

Euskal Herriko Gazte orkestrako partaide izan da lau urtez eta 2010eko biran bakarlari moduan aritu zen. Francisco Eskudero Kontserbatorioko orkestrarekin ere hiru kontzertu interpretatu ditu bakarlari moduan. 2011 eta 2014 artean Euskadiko Orkestra, Klassiche Phillharnomie Bonn eta Spira Mirabilis orkestra italianoarekin kolaboratu du. Azken honekin Suiza, Alemania, Turkia, Belgika eta Italian kontzertuak emanaz. 2013an Arimaz Orkestrarekin bakarlari moduan jo du Ordiziako Barroko Aire musika zikloan. Xare Laborategiko parteide da honen sorreratik, 2009.

2014an Begiradak izeneko albuma publikatu berri du MuganDuorekin, konpositore euskaldunen oboe eta pianorako obrak biltzen dituena.

bottom of page